EKKO programa:begiraleentzako formaziorako diru laguntza (2022)

Deskribapena:

Deialdi honen xedea da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak 2022ko martxotik ekainera bitartean eskainiko duen “Haurren trebetasun sozialak lantzeko dinamizazio-estrategietan espezializazio ikastaroa” izeneko ikastaroko matrikula gastuak ordaintzeko dirulaguntza ematea.

Saila: Gazteria
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 8000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK euskaraz (PDF)

BASES en castellano (PDF)

GAO Deialdia – 2022/06/08 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/06/27
Tramitazio presentziala:

Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Gazteria eta Hezkuntza zerbitzua– 943 71 46 88

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    1. Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    2. Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    3. Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    4. Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    5. Ez duela 17/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Eskatzailearen NAN fotokopia.
  • 10-13 urte bitarteko haur eta aurrenerabeen monitore gisa lan egiten duen enpresaren ziurtagiria, zerbitzuak emandako denbora jasotzen duena.
  • Dagokion ikastaroan matrikulatuta egotearen agiria, ikasleak sinatuta. Agiri horretan, ikastaroaren kostu ekonomikoa eta ikasleen inskripzio-data adierazi beharko dira.
  • Helburu berarekin eskatu edo jaso diren beste dirulaguntza batzuei buruzko aitorpena.