Presoen familientzako diru laguntzak

Deskribapena:

Eskoriatzako Udalak diruz lagunduko ditu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko espetxeren batean, -zigortuta edo espetxeratze prebentiboan-, senitartekoren bat duten familiak, horiek ikustera joandakoan  izandako gastuei aurre egin ahal izateko. Diru laguntzak banakakoak izango dira eta araudi honen xedea diru-laguntza horiek erregulatzea da.

Diruz lagunduko dira, halaber, EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan beharra dutenen garraio-gastuak.

Diru-laguntzak gastu hauetarako soilik izango dira:

  • Preso dauden senitartekoak bisitatzeko bidaia-gastuak.
  • EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan behar dutenen gastuak
Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Gizarte Zerbitzuetan
Telefonoa: 943 71 31 36
beronika@eskoriatza.net

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bat.
  2. Bizikidetza-unitateko kide guztien urteko diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak (PFEZren azken aitorpena). Araudi honi dagokionez, eskatzailearen etxebizitzan bizi direnek osatuko dute bizikidetza-unitatea: gurasoek, ezkontideak eta seme-alabek.
  3. Beste erakunde batzuetako diru-laguntzarik jaso edo horretarako eskaerarik eginda izanez gero, horien berri emateko zinpeko-aitorpena.
  4. Preso dagoen pertsonarekiko senidetasuna edo harremana erakusten duen ziurtagiria (familia-liburua, izatezko bikote ziurtagiria).
  5. Eskatzaileak EAEtik kanpoko epaitegi batera auzipetu gisa joan beharra duela erakusten duen ziurtagiria.
  6. Bisitak egin izanaren ziurtagiak.
Eranskinak: