Euskara ikasteko diru laguntzak

Deskribapena:

Leintz Udal Euskaltegitik kanpo (barnetegietan nahiz ohiko ikastaroetan) euskara ikasten duten eskoriatzarrek eska dezakete diru laguntza hau. Diru laguntza eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Asistentzia gutxienez %90ekoa izatea.
  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.

Saila: Euskara
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Euskara zerbitzua
943 71 46 88
euskara@eskoriatza.net

Tramitazioa online: http://dos.cgssl.net/PortalV/5.52/SolicitudDetalle.aspx?id=EDIG
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera-orria behar bezala beteta.
  2. Euskaltegiak emandako asistentzia-egiaztagiria.
  3. Matrikularen ordainagiria.

 

Eranskinak:

Baldintzak:

  • Ohiko ikastaroetarako diru laguntza, matrikularen kostuaren %30ekoa izango da, gehienez 100 euroko mugapean. Barnetegietan egindako ikastaroetan ere, ikasle bakoitzak gehienez 100 euroko diru laguntza jaso ahal izango du urtean.

Inprimakia:

Araudia: