Energia gastua finantzatzeko dirulaguntzak (2022-2023)

Deskribapena:

Deialdi honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzeko dirulaguntzak ematea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: elektrizitatea, gasa edo beste erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak  ere horiek berokuntza barne-hartzen dutenean.

Diruz lagunduko diren gastuak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartekoak izango dira.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 10000 €
Araudi aplikagarriak:

Oinarriak – elebitan (PDF)

Deialdia eta oinarriak – GAO 2022/10/11 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/10/31
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria.  (deskargatu PDFa)
  2. Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:
    • I.eranskina
    • NAN, etxean bizi diren guztiena.
    • Familia liburua.
    • Kontu korronte guztien ziurtagiria, ondarearen zenbatekoarekin.
    • Kobratzen duenaren agiriak (nominak, langabezia, pentsioak…)
    • Indarrean dituen hornidura-kontratu, eta elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen hornidura-gastuen azken bi fakturak edo ordainagiriak

Eskatutako dokumentazioren bat dagoeneko Udalean entregatu bada beste eskaera bat tramitatzeko eta Gizarte Zerbitzuetako sailaren esku badago, nahikoa izango da hori alegatzea, eta eskatzaileen espediente pertsonaletan dauden datuen arabera baloratuko dira eskatutako baldintzak.