2009ko indusketak

2009an, Gestión Cultural Larrate S.L. enpresako taldeak 20 metro koadroko zundaketa estratigrafikoa egin zuen aztarnategiaren ahalmen arkeologikoa eta okupazio aldiak ezagutzeko.

Indusketak1

Landareak eta bertan pilatutako harri eta lurrak kendu ondoren, identifikatutako azken okupazio aldiko edo aro garaikideko aztarnak agertu ziren; horien artean nabarmentzen da hormaren ondoan zegoen gerra zibileko lubaki bat, gerraren ondoren bete zena.

Hurrengo okupazio aldia kareore horizkadun zoruarekin identifikatzen da; azken laginen arabera, XI-XII mendeetakoa izan daitekeena. Aipatutako lubakiak hainbat puntutan irekitzen zuen zorua. Geruza horretan lantza punta bat, balezta puntak, zeramika zatiak eta animalien hezurrak aurkitu dira. Zoru horizka hori beste puntu batzuetan agertu den bera da, eta horren zati bat gorde eta mantendu da 2013ko kanpainan.

Zoru horren azpian zoru zaharragoak agertu ziren, egurrezko etxebizitza baten aztarnekin, egurrezko egiturari eusteko zutabeen zuloak agertu baitziren, eta horren ondoan, su bat. Erdi Aroko aztarna gehiago ere agertu ziren: gezi puntak eta zeramika, eta baita egoera onean zegoen zorroztarri bat ere.

Geruza horien azpian erromatar berantiarreko aztarnak agertu ziren, V. mendekoak, eta baita zoru oso landugabe bat ere, buztinezko zoru hezean sartutako harriekin egina.

Indusketak2Zeramika erromatarra