ENERGIA BONOA: Energia gastua finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena:

Deialdi honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzeko dirulaguntzak ematea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: elektrizitatea, gasa edo beste erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak  ere horiek berokuntza barne-hartzen dutenean.

Diruz lagunduko diren gastuak 2023ko azaroaren 1etik 2024ko apirilaren 30era bitartekoak izango dira.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 10000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA – GAO 2023/10/20

OINARRIAK  (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/11/17
Tramitazio presentziala:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua 

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria.  (deskargatu PDFa)
  • Eskaera-orriarekin batera ondorengo  dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:
    • I. eranskina (deskargatu PDFa)
    • NANa, etxean bizi diren guztiena.
    • Familia liburua.
    • Kontu korronte guztien ziurtagiria, ondarearen zenbatekoarekin.
    • Kobratzen duenaren agiriak (nominak, langabezia, pentsioak…)
    • Indarrean dituen hornidura-kontratu, eta elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen hornidura-gastuen azken bi fakturak edo ordainagiriak.