GKE – Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak (2023)
Deskribapena: | Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea ezartzea da oinarri hauen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera. Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak. Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta administrazio-egitura iraunkorra. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: | 7500 € |
Araudi aplikagarriak: | OINARRIAK eta DEIALDIA – GAO 2023/04/05 |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2023/05/05 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera. |
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1. Dirulaguntza eskaera online bete behar da. Eskaeran bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
2. Eskaeran honako eranskinak gehitu beharko dira:
|
Eranskinak: | JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala: “Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntzaren justifikazioa”. |