Kultur programa eta jardueretarako dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Dirulaguntza hauen helburua 2024an Eskoriatzan egingo diren kultur programak eta jarduerak antolatzeko norgehiagoka erregimenean diru laguntzak ematea.

Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:

  1. Herriko kultur egiturari laguntza eman, zabaldu eta sustatu, kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak finkatuz.
  2. Herritarrei oro har zuzendutako ondorengo diziplinetako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea: musika, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
  3. Gazteen parte hartzea lagundu, zabaldu eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.
  4. Euskal historiaren eta kulturaren -bereziki Eskoriatzakoarenak- balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
  5. Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko egindako programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
Saila: Kultura
Egoera: Epez kanpo
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/03/21)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/04/22
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, eskaera eratutako elkarte baten izenean eginez gero, online egin beharko da.

Eskaera presentziala, norbanakoek egindako eskaeren kasuan bakarrik onartuko da.

Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Kultura zerbitzua– 943 71 46 88

Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. . Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2.- 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

3.- Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena, honako puntuak jaso beharko dituena:

  • Diruz laguntzea eskatutako programaren edo jardueraren izena.
  • Programa edo jardueraren deskribapena, jardueraren iraupenarekin eta datekin.
  • Programa edo jarduera baloratu ahal izateko, 10. atalean agertzen diren balorazio irizpideei erreferentzia egin beharko zaie, irizpide orokorrei zein espezifikoei.
  • Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa. Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, horrelakorik balego.
Eranskinak:

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AGIRIAK

Diru laguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura Eskuliburuan honako atala:Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntza likidatzeko“.