Landa-auzoetako jarduera soziokulturala edo ekonomikoa dinamizatzeko laguntzak (2024)

Deskribapena:

Eskoriatzako landa-bizitza garatzen eta mantentzen lagunduko duten jarduera sozio-kulturalak eta ekonomikoak antolatzeko dirulaguntza da, Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteei bideratua.

Saila: Elizateak
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 8000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/06/10)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/10/31
Tramitazio presentziala:

H@ZI – Herritarren Arreta Zerbitzu Integrala

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Garapen Ekonokomiko Jasangarria – 943 71 44 07
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)
    • Elkarteak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Esktu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik (Estatuko Boletin Ofiziala 2023ko azaroaren 18a)
  • Eskaera orriaren batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:
    •  I. Eranskina
      • Dirulaguntzaren helburu den jarduera edo programa deskribatzeko eta baloratzeko memoria.
      • Jarduera edo programa burutzeko izandako diru-sarrera eta gastuen laburpena.
      •  Elkarte-erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak edo horiek egiaztatzeko baimena. Era berean, elkartearen legezko  ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo elkarteen erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da, eskabidea sinatu duen pertsonak elkartearen barruan duen kargua jasotzen duena.
    • Egindako gastuen fakturen originalak edo fotokopia konpultsatuak. Salbuespen gisa, legez ezarritako baldintzak (BEZ, autonomoetan alta, JEZ eta abar) betetzen dituzten fakturak egiteko moduan ez dauden pertsonek emandako zerbitzuetan edo egindako lanetan, ordainketa jasotzen duenaren jasotze-agiria onartuko da (II. eranskina) fakturaren ordezko bezala, betiere, gutxienez ondoren esango diren datuak baldin baditu, kobratutako kopurua ez baldin bada 100 € pertsonako baino handiagoa eta fakturatzat hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten gastuohar edo dokumentu guztien batuketa ez bada jardueraren gastu guztiaren % 35a baino handiagoa:
      • Ordainketa data, jardueraren egunarekin bat etorri beharko dena.
      • Ordaindutako zenbatekoa.
      • Ordainketa jasotzen duenaren (izena, 2 abizen eta NAN) eta ordainketa agintzen duenaren identifikazioa.
      • Zein kontzeptutan agintzen den ordainketa.
      • Ez dira tiketak onartuko, fakturak izan beharko dira.
    • 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten
      dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.