Gizarte arloko ekintzak garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak (2024)
Deskribapena: | Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean, ematea da oinarri hauen helburua. Dirulaguntzak honako hauek finantzatzeko dira:
Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: | 5700 € |
Araudi aplikagarriak: | OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/04/11) OINARRIAK (PDF) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2024/05/13 |
Tramitazio presentziala: | 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin da presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko da eskaera. |
Tramitazioa online: | Herritarren ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 1. Dirulaguntza eskaera online bete behar da. Eskaeran bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
2. Elkartari buruzko datu bilketa (I.Eranskina) 3. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu. 4. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du. |
Eranskinak: | Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, begiratu Prozedura eskuliburuan honako atala:“Aurkeztu behar diren agiriak – Dirulaguntzaren justifikazioa“. |