Garapen ekonomiko arloko 2 dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago

2024 / 06 / 07

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdiak publikatuta, webgunen honetan garapen ekonomikoko arloko 2 laguntzari buruzko informazio zehatza ematen da, interesdunek ezagutu eta eskaerak egin ditzaten.

Establezimenduen errotulazioa

Herriko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta enpresetan errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko ematen dira laguntza hauek.

Diruz lagunduko diren jarduerak hauek dira:

  • Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.

Testua euskaraz egon beharko da dirulaguntza jasotzeko.

Informazio guztia

Establezimendu berriak

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatzeko edo erosteko dirulaguntzak ematen dira.

Informazio guztia

Informazio gehiago

Dirulaguntzak aurkezteko azkeneko eguna 2024ko urriaren 31a izango da. Informazio gehiago nahi dutenek, honako bide baten bitartez eskuratu ahal izango dute: