Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatzeko edo erosteko dirulaguntzak ematen dira.

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 3500 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/06/06)

OINARRIAK (PDF)

AKATS ZUZENKETA (GAO – 2024/10/08)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/10/31
Tramitazio presentziala:

Pertsona fisikoek online nahiz presentzialki aurkeztu ahal izango dute eskaera. Pertsona juridikoek, berriz, 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin dute presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko dute.

Eskaera presentziala:

  • H@ZI – udaletxea
  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik (Estatuko Boletin Ofiziala 2023ko azaroaren 18a)
  • Eskera orriaren batera honakoa agiriak aurkeztu beharko dira:
    • Enpresa pertsona juridikoa baldin bada: eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza-erregistroko inskripzioaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia. Horiekin batera, enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko notario-ahalordearen kopia.
    • Proiektua azaltzeko txostena.
    • Proiektua berria baldin bada, ideiaren bideragarritasun plana, Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziak onartua.
    • Jarduera egin nahi den lokalaren alokairu kontratuaren edo salerosketa kontratuaren kopia. Kontratu horien ordez lokalaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak dirulaguntza lortuz gero lokala alokatzeko edo saltzeko konpromisoa jaso beharko da, eta adierazi beharko da lokala non dagoen, alokairuaren prezioa (edo, hala badagokio, salerosketarena) eta kontratuaren indarraldia.
    • Lokaletan eta jardueretan euskararen erabilera bermatzen dela ziurtatzeko, informazio grafikoa (argazkiak), hau da, jarduera horretan herritarrei ematen zaien idatzizko informazioa (prezioak, kartelak, eskaintza-oharrak, menuak, gutunak, arbel-oharrak…), gutxienez euskaraz idatzita dagoena, euskarari lehentasuna emanez (ordenan, tamainan…).Eskaera aurkezteak eskatzaileak oinarri hauetan ezarritako baldintzak osorik onartzea dakar. Idatzizko komunikazio horietan aldaketak eginez gero, aldaketa horien berri ematea udalari.
    • 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

Eskoriatzako udalak zuzenean ziurtatuko du lokalak zein bertan egin beharreko jarduerak udal lizentzia duela edo bere kasuan, aurretiazko jakinarazpena eginda dagoela eta bat datorrela indarrean dagoen legediarekin.