Establezimenduen errotulazioa (2024)

Deskribapena:

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.1. Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Plan estrategikoan aurreikusita
Araudi aplikagarriak:

Oraindik publikatu barik daude dirulaguntza hauek arautuko dituzten oinarriak.
Baina, bitartean, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.

Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, DEIALDIA BOLETINEAN PUBLIKATU ARTE.. Publikazioa 2024ko apirilean aurreikusten da.