Adikzioak tratatzeko dirulaguntzak (2025)

Deskribapena:

Dirulaguntzak, adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei, lehentasuna emanez EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko izango dira.

Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hauek hartuko dira kontuan: gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua eta garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Plan estrategikoan aurreikusita
Izendatutako kreditoa: 3000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK (PDF)

Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, DEIALDIA BOLETINEAN PUBLIKATU ARTE.. Publikazioa 2025eko apirilean aurreikusten da.