Jaiak antolatzeko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena:

Eskoriatzako auzoetan eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntza.

 

Saila: Kultura
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 3000 €
Araudi aplikagarriak:
  • GAO – Oinarriak eta deialdia (PDF – 2026/04/22)
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026/05/25
Tramitazio presentziala:

Bertaratuta:

  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    9:00 – 13:30
    943 714 407

OHARRA:

Tramitazioa online: Egoitza elektronikoa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)

  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.
  • Administrazioari dirua itzultzeko ezein prozesutan sartuta ez egotea.
  • Jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu ez izana. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xedeak eta helburuak ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren aurkakoak.
  • 38/2003 Legearen 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debeku-arrazoietako batean ere ez dagoela.

Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.- Berariazko eskaera, memoria eta aurrekontuak izan beharko dituena. I. eranskina.

3.  8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du

Dirulaguntzaren bigarren zatia jasotzeko (% 40a) ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira telematikoki deialdiaren urteko azaroaren 1eko baino lehen:

  • Eskaera orria
  • Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa (II eranskina)
    • Jaien memoria
    • Gastuen eta diru sarreren balantzea
    • Jarduerak sortutako gastuen zerrenda sailkatua honako hauekin: hartzekodunaren identifikazioa, faktura zenbakia edo froga-balio baliokidea duen dokumentua, zenbatekoa, fakturaren data eta ordainketa eguna
    • Diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako dirulaguntzei eta gainerako diru-sarrerei buruzko ziurtagiria, balantzean hori islatu ala ez (sarreren jatorria eta zenbatekoa adierazi beharko da).
  • Dokumentazio grafikoa (kartelak, liburuxkak, libretoak, banatutako idatzizko materiala, prentsa oharrak eta abar).
  • Fakturak behar bezala beteta.