Garapen ekonomikoa sustatzeko dirulaguntzak publikatu dira
2026 / 05 / 08
Eskoriatzako udalak garapen ekonomikoa sustatzeko helburu duten 2 dirulaguntza lerro publikatu ditu.
Establezimendu berriak
Batetik, merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatu edo erosteagatiko dirulaguntzak emango ditu.
- Lokalak alokatzeko:
- 1.urtean: alokairu-kostuaren %50-eko dirulaguntza emango du udalak, gehienez ere 200 €/hileko
- 2.urtean: alokairu-kostuaren %40-eko dirulaguntza emango du udalak, gehienez 100 €/hileko
- Lokalak erosteko:
- Katastro-balioaren %4a emago du udalak, eta gehienez 3.500 euro.
Dirulaguntza lerro honi buruzko informazio zehatzakoa webgune honetan kontsultatu daiteke.
Errotulazioa
Bestalde, establezimenduetako errotulazioa edo/eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko dirulaguntza lerroa dago. Udalak, halakoetan, baldintzak betetzen dituzten errotuluen edo materialen ekoizpenaren kostuak finantzatuko ditu, gehienez 1.500 euro emanez.
Dirulaguntza lerro honi buruzko informazioa zehatzagoa webgune honetan kontsultatu daiteke.
Eskaerak aurkeztea
Eskaera hauek guztiak aurkezteko epea urriaren 20an bukatuko da.
Pertsona fisikoek online nahiz presentzialki aurkeztu ahal izango dute eskaera. Pertsona juridikoek, berriz, 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin dute presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko dute.
Eskaera presentziala eta informazio gehiago:
- H@ZI – udaletxea
- Astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:30
