Establezimenduen errotulazioa eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko laguntzak (2026)

Deskribapena:

Dirulaguntza deialdi honetan herriko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta enpresetan errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 1500 €
Araudi aplikagarriak:
  • GAO – Oinarriak eta deialdia (PDF – 2026/05/04)
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026/10/20
Tramitazio presentziala:

Pertsona fisikoek online nahiz presentzialki aurkeztu ahal izango dute eskaera.
Pertsona juridikoek, berriz, 39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, dirulaguntza hau ezin dute presentzialki eskatu eta online esteka bitartez egin beharko dute.

Eskaera presentziala:

  • H@ZI – herritarrentzako arreta zerbitzua
  • Astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:30
Tramitazioa online: Egoitza elektronikoa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

DIRULAGUNTZA ESKAERA OROKORRA. Orrian bertan aitortu beharko dira honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da):

  1. Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  2. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak.
  3. Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio zigorrik ez zigor penalik.
  4. Bere xede eta helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  5. Ez duela 17/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  6. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo egindako elementuaren ale bat.

Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).