Landa auzoetan jarduera sozioekulturala edo ekonomikoa dinamizatzeko dirulaguntzak
2026 / 05 / 08
Eskoriatzako elizateetako jarduera soziokulturala eta ekonomikoa dinamizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ondorioz, laguntzak eskatzeko epea zabalik dago.
- Helburua: Eskoriatzako landa-bizitza garatzen edota mantentzen lagunduko duten jardueretarako diru laguntzak ematea.
- Onuradunak: Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteak.
- Diruz lagunduko diren gastuak:
- Elizatean edo auzoan auzo-harremanak sustatzeko balio duten jarduera soziokulturalak antolatzeak sortutako gastuak: ikuskizunak, kontzertuak, tailerrak, topaketak… eta horrelako ekintzekin lotuta egon daitekeen beste edozein gastu.
- Auzoko bizikidetza-espazioak hobetzeko, apaintzeko edo edertzeko jarduera txikiek eragindako gastuak: lorategiak, espazio komunak, bidezidorrak eta abar konpontzea.
- Eskatzeko azken eguna: 2026/10/20
Dirulaguntza honi buruzko zehaztasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.
