| Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
- Dirulaguntza eskaera orokorra. Bertan honako hauek aitortu beharko dira berariaz (aitortu ezean, horiek egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira):
- Elkarteak Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunaren ordainketak egunean dituela.
- Ez duela hasita edo tramitean dirua itzultzeko inolalo prozedurarik Euskadiko Administrazio Orokorrean eta bere organismo autonomoetan, beraiengandik jasotako dirulaguntzen eremuan.
- Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak.
- Ez duela, sexu diskriminazioagatik edo emakume eta gizonen berdintasunerako legearen ondorioz, administrazio zigorrik edo zigor penalik jaso.
- Bere xede eta helburuak, aukeratzeko edo sartzeko sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduera, antolamendua edo estatutuak, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako printzipioaren kontrakoak ez direla.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotea.
- Elkartea elkarte-erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak edo horiek egiaztatzeko baimena. Era berean, elkartearen legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo elkarteen erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da, eskabidea sinatu duen pertsonak elkartearen barruan duen kargua jasotzen duena.
- I.eranskina:
- Dirulaguntzaren helburu den jarduera edo programa deskribatzeko eta baloratzeko memoria.
- Jarduera edo programa burutzeko izandako diru-sarrera eta gastuen laburpena.
- Dagokion dirulaguntza osorik gastatzen ez badu, soberakina beste elizate edo auzo batek baliatzea baimentzen duela.
- Egindako gastuen fakturen originalak edo fotokopia konpultsatuak. Salbuespen gisa, legez ezarritako baldintzak (BEZa, autonomoetan alta, JEZa eta abar) betetzen dituzten fakturak egiteko moduan ez dauden pertsonek emandako zerbitzuetan edo egindako lanetan, ordainketa jasotzen duenaren jasotze-agiria onartuko da (II. eranskina) fakturaren ordezko bezala, betiere, gutxienez ondoren esango diren datuak baldin baditu, kobratutako kopurua ez baldin bada 100 € pertsonako baino handiagoa eta fakturatzat hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten gastu-ohar edo dokumentu guztien batuketa ez bada jardueraren gastu guztiaren % 35a baino handiagoa:
- Ordainketa data, jardueraren egunarekin bat etorri beharko dena.
- Ordaindutako zenbatekoa.
- Ordainketa jasotzen duenaren (izena, 2 abizen eta NANa) eta ordainketa agintzen duenaren identifikazioa.
- Zein kontzeptutan agintzen den ordainketa.
Ez dira tiketak onartuko, fakturak izan beharko dira.
Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.
|