Sanpedroetako herri bazkariko txartelak salgai
2026 / 06 / 12
Ekainaren 28an hasiko dira sanpedroak Eskoriatzan eta dagoeneko prestaketa lanetan ari dira udala, eragileak eta zenbait herritar. Egitaraua ekainaren 17an banatuko da etxeetan, baina dagoeneko uztailaren 1ean egingo den Herri Bazkarirako txartelak salgai daude.
Menuak
- Menua 14 € (0-17 urte): iberikoak, urdaiazpiko kroketak, oilaskoa parrillan patatekin, izozkia, ogia eta edariak.
- Menua 24 € (+18): iberikoak, entsalada mistoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrillan, goxua edo limoizko sorbetea, edariak, kafea eta txupitoa.
Salgai
- Kiroldegian, ekainaren 23 arte
- Kontzejupen, ekainaren 19an (ostirala): 18:00-20:00
- www.bibe.me (+%10).
Leku erreserbak eta menu bereziak (ekainaren 23ra arte): HEMEN
