Gizarte Garapena sustatzeko diru laguntzak (2014/1)

Deskribapena:

Hau 2014. urteko lehenengo deialdia eta deialdi honetako irizpide nagusiak honako hauek izango dira:

DIRUZ LAGUNDUKO DIRENAK:

  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga
  • Kiroldegiko abonoa
  • Denbora luzez langabezian dauden pertsonak (Azkeneko 18 hilabeteetan 12 hilabete langabezian egin dutenak)

DIRU LAGUNTZAREN ORDAINKETA:

Diru laguntza ordainketa bakarrean ordaindu da “Axtroki” izeneko herri monetan: Axtroki 1ek euro bat balioko du.

ONURADUNAK

  • Familia ugariak
  • Denbora luzez langabezian dauden pertsonak
  • Adin nagusiko familia kideak lan egiteko adinean izan arren langabezian dituzten familietako titularrak.
  • Adinez nagusiak izan arren 25 urte baino gutxiago dituztenak, ikasleak baldin badira.
  • %33tik gorako ezgaitasunen bat duten pertsonak.
  • Erretiro-pentsioa jasotzen dutenak.
  • Familia unitate monoparentalak edo familiako titularra alarguna edo banandua direnak.

ONURADUNEN BETE BEHARRAK:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak edo Gizarte SEgurantzarekikoak egunean izatea.
  • Edozein motako zor eta zigor kitatuta izatea Eskoriatzako Udalarekin eta bere menpeko erakunde autonomoekin.
Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:
  • Eskoriatzako Udalaren Udal Erregistroan
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Telefonoa: 943 71 44 07
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Familia ugariak

  •  Familia liburuaren fotokopia.
  • Familia unitateko kideen azken errenta aitorpena.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.

Langabetuek

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ziurtagiria, azken 18 hilabetetan langabezian egondako denbora jasotzen duena.

Adinez nagusiak izan eta 25 urtetik beherako ikasleek

  • Ikastetxeko ziurtagiria edo antzeko ziurtagiriren bat ikaslea dela egiaztatzeko.

Ezinduek

  • Ezintasun ziurtagiria.

Erretiro pentsiodunek

  • Pentsio ziurtagiria.

Familia unitate monoparentalak edo familia titularra alarguna edo banandua direnak.

  • Familia liburua.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.
Eranskinak:

Informazio zehatzakoa webgune honetan

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Eskaera orria