Kultur jarduera eta ekintzetarako diru laguntzak (2015)

Deskribapena:

Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko  talde eta elkarteei 2015ean garatuko dituzten kultur jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak. Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.

Diruz lagundutako jarduerekin lotura eduki eta oinarri hauetan zehazten den epean egiten diren gastuek eskuratu ahalko dituzte laguntzak, betiere, herritar guztiei zuzenduta badaude eta Eskoriatzan bertan burutzen badira; esaterako, kultur jarduerak sortzera, ekoiztera, sustatzera zein zabaltzera bideratutako jarduera edo programak, argitalpenak, edo kultur erakundeek hainbat diziplinatan -dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak…-aurkeztutako ekintzak.

Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

Arlo bakoitza puntuazio honen arabera baloratuko da:

1. Proposatutako programaren ezaugarriak. Gehienez 30 puntu, alderdi hauen arabera:

  • Aurkeztutako programak kultura arloari zein ekarpen egiten dion. 10 puntu.
  • Proposatutakoen antzeko jarduerarik ez egotea. 20 puntu.

2. Aurkeztutako aurrekontua. Gehienez 20 puntu, alderdi hauen arabera:

  • Jarduera bideratzeak elkarteari eskatzen dion ahalegina, giza baliabide eta diru-iturrien aldetik. Hau da, elkartearen finantza-baliabideak eta eskatutakoaren eta bere baliabideen arteko proportzioa.
  • Jarduerak sortutako diru-sarrerak.

3. Erakunde eskatzailearen ezaugarriak. Gehienez 20 puntu.

  • Elkarteak udalerriko jarduera nagusietan parte-hartzea (jaiak, kultur ekitaldiak, erakundeen ekitaldiak).

4. Euskararen normalizazioan elkarteak egiten duen ekarpena. Gehienez 30 puntu

Saila: Kultura
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Eskaerak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era, aurkeztu ahal izango dira Udaletxeko harreran.

Tramitazioa online: Kultura ekintzetarako diru laguntzak
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Eskaera orria.

2.- Elkartea Elkarteen Erregistroan irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiria eta elkartearen estatutuak.

Taldea inskribatu gabe badago, taldearen curriculuma aurkeztuko da: helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, egoitza eta orain arte egindako jarduerak. Halaber, taldearen arduradunaren edo lehendakariaren NANaren fotokopia aurkeztuko da.

3.- 2015rako aurkezten den jarduera programa eta horren gastu eta sarrerak jasotzen dituen aurrekontua. Sarrerak atalean zenbateko diru-laguntza eskatzen den zehaztu beharko da. (III eranskina)

Garrantzitsua: programa zabal baten barruan jarduera zehatz baterako edo hainbatetarako diru laguntza eskatuz gero, argi eta garbi adierazi beharko da hori eskabidean.

4.- Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunarekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketetan egunean egotearen zinpeko aitorpena. (IV. eranskina)

5.- Beste erakunde eta organismo batzuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. (V. eranskina)

 

Eranskinak:

Oinarriak 2015

Eskaera orria

Jarduera programa eta aurrekontua (III. eranskina)

Zinpeko aitorpena (IV. eranskina)

Zinpeko aitorpena (V. eranskina)

GAO iragarkia