AHOZ AHO, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

2024 / 02 / 28

Berriz ere bueltan da Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia, Ordizia eta Tolosa zutabe nagusi izanik, beste herri askotara ere zabalduko dena. Aurten XVII. edizioa izango da, otsailaren 15etik martxoaren 27ra egingo dena egitarau zabal eta anitzarekin, eta Eskoriatzan ere aukera izango dugu nazioarteko 3 kontalari entzuteko: Colombiako Nelson Calderón, Cantabriako Alberto Sebastianán eta Frantziako Celine Rainoird hain zuzen ere.

Saioak Zaldibar antzokian izango dira, arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doan izango da (Gomendatutako adina: +16)

Martxoak 1, ostirala
Nelson Calderón (Colombia)

Udaberri eternaleko haran batean jaio nintzen, Andeez inguratua, familia ugariko kidea, istorioak kontatzeko lanpetuegi zeuden bi gurasorekin eta kontu kontari aritzera ere animatzen ez ziren zortzi anai-arrebekin. Hutsune horren aurrean, nik hartu nuen hitza eta ez nintzen gehiago isildu; egun hartatik aurrera familiako ipuin kontalari ofiziala bihurtu nintzen. Baina nire etxea hasiera izan zen, handik aurrera nire ipuinak nirekin eraman nituelako leku guztietara: eskolara, kalera, unibertsitatera…

Martxoak 3, igandea
Alberto Sebastián (Cantabria)

Gustatzen zait pentsatzea liburuak direla ipuinek atseden hartzen duten lekuak, luzaroan iraun dezakeen amets batean murgildurik, eta ipuinak kontatzen ditugunok beren atsedenetik atera eta airera botatzen ditugula, berriro hegan egin dezaten.

 

Martxoak 15, ostirala
Celine Rainoird (Francia)

Aktore, kontalari eta abeslari frantziarra, poesia eta barrea maite dituena, Zaragozan bizi da 2007tik. Ipuina da bere adierazpen modu pribilegiatua, nahiz eta kozinatzen, dantzatzen, abesten, idazten… dagoenean ere gustatzen zaion munduak asmatzea.

 

Mitoak, elezaharrak, maitasun istorio posibleak eta ezinezkoak, umorea, fantasia… denetarik egongo da, zatoz eta gozatu!!