Aste berdea Eskoriatzan

2023 / 10 / 10

Urriaren 19tik 22ra bitartean, Eskoriatzako Udalak, herriko eragile eta hainbat herritarrekin elkarlanean ingurumenarekin lotutako hainbat ekintza antolatu ditu sentsibilizatzeko xedez.

Klima aldaketa, mugikortasuna, bizimodu jasangarria edota erreka garbiketa izango dira landuko diren gaiak.

Hona hemen informazio zehatzagoa:

Urriak 19 / 18:00 / Ibarraundi museoa
Lanera bizikletan joaten diren herritarren arteko topaketa.

Lanera bizikletan joaten diren herritarrak biltzeko luzatu da deialdia, herritarren esperientziak jasotzeko, udalak etorkizun batean bizikletaren erabileraren aldeko ekimenak sustatzeko ideiak hartzeko, edota bidearen inguruko beharren gaineko informazioa jasotzeko. Bilera hau irekia da, ez da izenik eman behar.

Urriak 20 / 18:00 / Zaldibar antzokia
Klima aldaketaren inguruko hitzaldia

Naturaren balioak zertarako balio ote? Galderaren inguruan arituko da Unai Pascual, ingurumen ekonomian doktorea, ikerbasqueko ikerlaria Nazio Batuen Erakundeko IPBES Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikarako Gobernu arteko Plataformako idea da eta baita nazioarteko beste zenbait talde zientifikoetako ere.

Urriak 21/ 10:00 / plaza
Debagoieneko II Erreka garbiketa eguna

2022n Debagoieneko errekak bizirik auzolanean ekimena sortu zen herritarrei eta batez ere belaunaldi berriei erreka bizien garrantzia erakusteko. Aurtengoa, 2. edizioa izango da. Partehartzaileak 10:00etan elkartuko dira plazan eta jende kopuruaren arabera banatuko dira garbitzeko guneak.
Ekintza honetan parte hartzeko, urriaren 18a baino lehen izena eman behar da ondoko bideetatiko

Urriak 22 / 19:00 / Zaldibar antzokia
Mi gran pequeña granja, pelikula dokumentala.  

Pelikula dokumental honek bikote baten bizitza aldaketaren inguruan hitz egiten du. Jhon eta Molly Chester dira protagonistak, Los Angeleseko bizitza alde batera utzi eta baserri batera bizitzera joateko hautua egin zuten, ingurugiroarekin armonian landatu eta bizitzeko. Dokumental honek 14 festibal desberdinetan jaso ditu sariak, irudi ikusgarriak partekatzen ditu eta bizitza osasungarria baten aldeko apostuaren inguruko gorabeherak kontatzen ditu.

Haurrei bereziki zuzendutako ekintzak ere egingo dira astean zehar.

Isun sinbolikoaren ekintza, ludotekara gerturatzen diren  haurrak aste honetan zehar kalera irtengo dira gaizki aparkatuta dauden kotxeei isun sinbolikoak jartzera.
Bide Segurtasun saioak ikastetxean. Patinetean eta bizikletan modu seguruan ibiltzeko gomendioak emango dizkiete haurrei udaltzainek.