Atxorrotxen taberna ustiatzeko deialdia
2024 / 03 / 08Aurten Atxorrotxeko eguna maiatzaren 5ean ospatuko da eta Udalak bertan jarri ohi den taberna, hirugarren batek kudeatzeko deialdia ireki egin eta baldintzak arautu ditu.
Tabernaren ustiapena
Tabernaren ustiapena Eskoriatzako kultura edo kirol erakunde, herri-elkarte eta irabazi asmorik gabeko ongintza-elkarte guztiek egin ahal izango dute. Lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza, irakaskuntza edo ongintza helburuak dituzten herriko elkarteek.
Tabernaren ustiapena egiteko interesa dutenek eskaera telematikoa aurkeztu beharko dute Eskoriatzako Udalean:
- Eskaera telematikoa (Ziurtagiri Digitala behar da B@KQ, Izenpe, NAN elektronikoa…)
- Eskaerak martxoaren 28ko eguerdiko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
- Eskaera orrian tabernarekin lor daitezkeen diru-sarrerei eman nahi zaien erabilera adierazi beharko da. Egoki iritzitako ideia edo iradokizun guztiak ere jarri ahal izango dira.
Adjudikazioaren zenbatekoa
Taberna ustiatzen duen elkarteak gutxieneko irabaziak izango dituela bermatzeko, eta horiek helburu sozial edota kulturaletarako erabiliko direla kontuan hartuta, tabernarako salgaiak erosteko gastatutako kopuruaren %75eko ekarpena egingo du Udalak, gehienez 700 euro.
Erabakia
Adjudikazioa zozketa bidez erabakiko da, aurkezten diren guztien artean.