Berrikuntzak Manuel Muñoz kiroldegian 2016ra begira
2015 / 12 / 172016an, eta kirol sailak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko, hainbat berrikuntza jarriko dira martxan Manuel Muñoz kiroldegian, ardatz nagusiak hauek direlarik:
- Prezio igoerarik ez (abonuen, eguneko sarreren, alokairuen eta erreserben prezioak aurreko urteko berak izango dira).
- Osasun fitness zerbitzuaren ordutegi barruan, astean 6 ordu, jarduera berriak: nagusientzat erorketak prebenitzeko saioak, entrenamendu funtzionala eta korrika taldea.
Ordutegia: astearte eta ostegunetan 10:30-11:30 eta 18:30-20:30 - Kirol ikastaroak: ordutegi zabalagoak eta ekintza berriak
2016ko ordutegia
- Astelehenetan: 14:00 – 21:00
- Asteartetik ostiralera: 7:30 – 21:00
- Larunbatetan: 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
- Igande eta jai egunetan: 9:00 – 13:00
Abonuak
Baja edota aldaketa: Abonua automatikoki berrituko da kontrakorik adierazten ez bada.
Baja emateko edo aldatzeko azken eguna: otsailak 10.
Kobrantza: Helbideratutako ordainagiriak urtarrilaren 16an kobratuko dira.
Gainontzekoak, abenduaren 29tik aurrera ordaindu daitezke honako kontu honetan:
Laboral Kutxa: ES305 3035 0044 89 0440900047
Abonua ordainduta egon behar da eta ziurtagiria kiroldegira eramanda urtarriletik aurrera instalazioetan sartzeko.
Mankomunitateko txartela
2016an ez da Debagoiena Kirol Txartelik eskainiko. Izan ere, Eskoriatzako Udalarekin batera zerbitzu hori osatzen duten zenbait herrietako abonuetan aldaketak egon dira. Beste aukera batzuk aztertuko dira arazo honi irtenbidea emateko.
Inkesta
Kiroldegiak, zerbitzua hobetzeko, eskoriatzarren interes eta nahiak ezagutzeko inkesta bat prestatu du. Inkesta hemen deskargatu daiteke, eta bete ondoren kiroldegira eraman behar da.