Datorren astean “Axtroki” liburua aurkeztuko da

2024 / 02 / 23

Datorren asteko asteazkenean, otsailaren 28an, 18:00etan, Axtroki liburuaren aurkezpena egingo da Ibarraundi museoan. Ondoren, Xabier Peñalver historiaurrean adituak La Edad del Hierro en Gipuzkoa y su entorno territorial hitzaldia egingo du.

2022an, alegia, Axtrokiko ontzien aurkikuntzatik 50 urte bete ziren urtean, Eskoriatzako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, urteurrena ospatzeko erakusketa txiki bat antolatu zuen Ibarraundi museoan. Orain, proiektu hori osatzeko, liburu bat argitaratuko da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera baita ere.  Argitalpenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren,  Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Arkeologia Museo Nazionalaren laguntza jaso du.

Liburuak bertan banatuko dira

Aurkezpen ekitaldia eta Xabier Pañalveren  hitzaldiaren ondoren, bertaratutakoek aukera izango dute liburuaren ale bat eskuratzeko, eta hurrengo astetik aurrera, eta agortu arte, liburuak udal liburutegian eskuratu ahalko dira.