Eguzki energia hartzeko sistemen instalazioa arautzeko ordenantza proiektua du udalak

2023 / 01 / 24

Klima-aldaketa da gizarteak gaur egun aurrean duen erronka nagusietako bat. Europar Batasunak klima aldaketari aurre egiteko ezarritako helburuen artean, energia berriztagarrien erabilera handitzea eta energia-eraginkortasuna hobetzea daude. Zentzu horretan, eta erakunde ezberdinen ildo beretik, Udalak energia berriztagarriak sustatzeko hautua egin du. Baina, sistema horien ezarpena modu ordenatuan egin behar da eta Udalak ez dauka hirigintza erregulaziorik Eskoriatzan gero eta gehiago jartzen ari diren eguzki-energia hartzeko sistema horiek arautzeko.

Hori horrela, Udalak ordenantza arautzailea egin nahi du, alde batetik, hirigintza ikuspegia txertatu eta eguzki energia hartzeko sistemak modu ordenatuan ezarri ahal izateko, eta bestetik, paisaia-inpaktua zaintzen dela ziurtatzeko edo ahal den neurrian berau gutxituz, hau da, ingurunearekin harmonia zainduz.

Ordenantza idatzi eta onartu aurretik, baina, ordenantza proiektua jendaurrean jartzen da, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritzitako ekarpenak egin ditzaten.

Ekarpenak proiektuari

Proposatzen den Araudi Proiektua webgune honetan azter daiteke xehetasunez, eta interesdunek 2023ko otsailaren 17ra arteko epea izango dute proiektuari ekarpenak egiteko.

Ekarpenak egiteko modua:

  • Presentziala: H@ZI – Astelehenetik ostiralera, 9:00 – 14:30
  • Online  (Ziurtagiri digitala behar da: Izenpe, B@KQ…)
  • Webgunean (orriaren barrenean, ezkerraldean dagoen estekan)

Informazio gehiago: