Eskulanak liburutegian, Tortolis ludotekaren eskutik

2025 / 11 / 05

Tortolis ludotekak, azaroaren 15ean, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko du liburutegian. Ludotekako haurrak astean zehar liburutegira joango dira bertan dauden eskulan-liburuak ezagutzera eta gustukoen dituzten eskulanak aukeratuko dituzte.

Ludotekako bi dinamizatzaileek eskulanak prestatu eta gidatuko dituzte, beraz familiek beharrezko materiala izango dute eskulanak egin ahal izateko. Haurrek egiteko moduko eskulanak izango dira, beti ere guraso edo helduaren laguntzarekin. Horregatik ezinbestekoa izango da haurrak heldu batez lagunduta joatea.

Doako tailerra izango bada ere, ezinbestekoa da izena ematea, plazak mugatuak izango dira eta.

Izen-ematea

  • Online 
  • Aurrez aurre: Tortolis ludotekan eta udal liburutegian
  • Izena emateko azkeneko eguna: azaroak 12, asteazkena

Xehetasunak

  • Eguna: Azaroak 15, larunbata
  • Ordua: 11:00 – 12:30
  • Adina: 4 – 11 urte, heldu batek lagunduta
  • Lekua: Liburutegia