EUSKARALDIrako Txapa banaketa

2018 / 11 / 14

Azaroaren 15ean hasiko da Euskaraldirako Txapak jasotzeko astebeteko epea.

Jakina denez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldiaren ariketa soziala eta ariketa hori gauzatzeko bi rol egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest.

Eskoriatzan dagoeneko 600 lagunek eman du Euskaraldian parte-hartzeko izena eta horiek guztiak identifikatuta ibiltzeko txapak banatuko ditu Euskaraldiaren batzordeak. Txapa banaketa bihar azaroaren 15ean hasiko da eta 22an bukatuko. Hauek dira txapa banaketaren xehetasunak:

  • Egunak: Azaroak 15etik 22ra, astegunetan (larunbatean eta igandean EZ)
  • Lekua: Kultur etxean
  • Ordutegia:
    • Egunero: 17:00 – 19:00 (ostiralean izan ezik)
    • Ostiralean: 18:00 – 20:00

Izena emateko aukera zabalik

Oraindik Euskaraldian parte-hartzeko izena eman ez dutenek, gaurtik aurrera online egin beharko dute, izan ere orain arte zabalik egon diren puntu presentzialak gaur kendu baitira. Beraz, izena emateko: www.izenematea.euskaraldia.eus

Zalantzak eta bestelakoak

Gai honi buruzko zalantzarik izanez gero, edo txapa jasotzeko ordutegiarekin arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Erlazionatutako albisteak

2018/10/31 – Euskaraldia ondo prestatzeko informazio saioak
2018/09/28 – Euskaraldia sustatzeko adierazpen instituzionala
2018/09/21 – Euskaraldiak badu Hamaikakoa Eskoriatza
2018/09/18 – Euskaraldia babestuko duen Hamaikakoa gertu dago
2018/16/07 – Euskaraldiaren pregoia gaur
2018/02/05 – Euskaraldiari ilusioz heltzeko deia