Gabonetako apaingarrien lehiaketak baditu irabazleak

2022 / 12 / 24

Eskoriatzako Udalak aurten ere  Gabonetako apaingarrien lehiaketa antolatu du, baina berezitasun batekin, aurtengo helburua lorategiak, zuhaitzak, espazio publikoak, auzoa edo antzekoak apaintzea izan da, eta nahiz eta partehartzea txikia izan, egindako lanak benetan ederra izan dira.

Bi  partehartzaile egon dira, eta bietan erabilitako elementuak birziklatuak izan dira, eta benetan harrigarria da nola enbor zati batzuk katu, txerri edo asto bihurtu diren. Eta nola egurra, kartoia … eta halako gauzekin Errege Magoak edota Olentzeron txabola egin diren.

Sari bakarra egon da, 300 eurokoa, eta Intxautxueta auzoa dekoratu duen taldeak eraman du.  Sari horrez gain, Maringo Bedebeitibekoa baserriak 100 euroko accesita jaso du, baserri inguruan egindako lan ederragatik.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketa honetan parte hartu dutenei, eurei esker gure herria askoz politago egongo baita jai hauetan. Eta herritar guztiak gonbidatzen ditu Intxaurtxueta auzoan egindako nahiz Marin elizateko baserri-aurrean egindako apaingarri ederrak bisitatzera. eta baita datorren urtean lehiaketa honetan parte-hartzeko animatzea ere.

Gabonak 2022

Ondo pasa Gabon jaiak eta urte berri on!