Gabonetako ekitaldiak hasteko prest

2023 / 12 / 11

Negua eta Gabonetako ospakizunak gertu, asteburu honetan hasiko dugu egun berezi hauetarako antolatu ditugun ekintzen agenda bete-betea.

Ostiralean, Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua izango da kiroldegian, eta baita Intxaurtxuetan Gabonei ongi etorria emateko antolatu duten jaia ere.

Larunbatean dantzaldia egongo da Zaldibar antzokian, musika entzungai izango da eta pasodobleak, balsak, rantxerak, tangoak, soka dantzak…dantzatzeko aukera Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga bikotearekin.

Igandean, Esti Markezen kontzertua Zaldibar antzokian, eta hortik aurrera, eta urtarrilaren 6ra arte, programa zabala dago:  23an familientzako antzerkia, Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an, umeentzako parkea kiroldegian, ekintzak ludotekan eta gaztelekuan, urte amaierako Silbestradie lasterketa, eta nola ez, Ekialdeko Magoen etorrera.

Horrez gain, Ibarraundi museoan Euskal mitologiari buruzko erakusketa aparta. Olentzero eta Mari Domingi egongo dira bertan, eta, haiekin batera, Mari bere leizean, Tartalo bere begi itzelarekin,  Basajaun indartsua, lamia bat bere ile luzea orraztuz eta galtzagorri bihurriak besteak beste.

Eskoriatzako Udalak herritarrak gonbidatu eta animatu nahi ditu antolatutako ekintzetan parte hartzera eta jai zoriontsuak eta urte berri ona opa die guztiei.

GABONETAKO EGITARAUA PDF