Haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna
2023 / 11 / 14Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten, egun hori aprobetxatuz, Eskoriatzan aurkeztuko da adin txikikoen jazarpenaren aurka hezkuntza ez formaleko hainbat eragileen artean (musika eskola, herrian dauden ingeles akademiak, kiroldegia, gaztelekua, ludoteka, kenpo elkartea, liburutegia…) landutako protokoloa.
Jazarpen egoerak detektatzeko formazioa jaso dute denek, eta horrelako egoeren aurrean erantzuteko protokolo bat adostu dute.
Horretaz gain, protokoloa eta formazioa jaso duten zerbitzuetarako irudi bat ere diseinatu da, jazarpenaren kontrako babesleku direla identifikatzeko.
Irudiak, etxea iradoki nahi du, pertsona helduek osatutako etxe bat da non haur eta nerabeak babestuta dauden.
Prozesu honi amaiera emateko, hainbat ekintza antolatu dira jazarpena ardatz hartuta, herritarren artean hausnarketa bultzatzeko helburuarekin. Hona hemen:
- Azaroak 19: “Un pequeño mundo” filma, Zaldibar antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Eskola jazarpen kasu baten inguruko filma. Ez da gomendagarria haurrentzat.
- Azaroak 20: Jazarpenaren kontrako argazkia. 17:00etan Luis Ezeizan. Haurren eta nerabeen jazarpenaren kontrako babeslekuak identifikatzen dituen irudia aurkeztuko da bertan.
- Azaroak 20: Gurasoei zuzendutako hitzaldia: “Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu.” Arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.