Inauterietako bazkarirako txartelak salgai

2026 / 01 / 22

Otsailaren 14an izango da aurten inauteri larunbata, eta herri bazkarirako txartelak salgai jarri dira. Erosteko azkeneko eguna otsailaren 8a izango da.

Menua

18 urtetik gora: 25 €

  • Urdaiazpikoa eta zainzuriak
  • Entsaladilla errusiarra
  • Haragiz betetako piperrak
  • Txanpiak urdaiazpikoarekin
  • Saihets errea
  • Sorbetea edo goxua
  • Ardoa, kafea eta kopa

17 urte arte: 15 €

  • Makarroiak
  • Hanburgesa patatekin
  • Danonino
  • Ura eta freskagarriak

Txartelak salgai otsailaren 8 arte

Lekua erreserbatu eta menu bereziak otsailaren 11 arte

  • Menu edo behar bereziak izanez gero, abisatu egin behar da (begano, zeliakoa, haurren karrotxoak…)
  • Lekua erreserbatzeko eta menu bereziak eskatzeko HEMEN 

Bazkalostekoa

Bazkalostea DJ Motok girotuko du, eta, gainera, kiroldegiaren kanpoan, Partxis plazan,  zezen mekanikoa, koltxonetak eta puzgarriak egongo dira 16:15 – 18:15 bitartean (euria egingo balu frontoian jarriko dira).