Irakurketa eta ikasketa gela berria liburutegian
2025 / 02 / 13Isiltasunean irakurri edo ikasteko espazio berria ireki du Eskoriatzako bibliotekak, hainbat fasetan egindako obren ostean. Lasaitasunez irakurtzera edo ikastera nahiz lanak egitera joan nahi duten herritarrentzat atondu da gunea.
Eskoriatzako udal bibliotekako helduen esparrua, irakurtzeko eta ikasteko erabiltzen dena, kristalezko pareta batekin ixteko lanak egin dira. Azaroan hasi ziren eremua ixteko lanak, erabiltzaileek espazio erosoagoa eta aproposagoa izan dezaten; lanak orain dela gutxi amaituta, erabilgarri dago gune berria.
Liburutegiaren ordutegia:
- Astelehenetik-ostiralera 10:30 – 13:00 // 16:15 – 20:00
- Larunbatak 10:30 – 13:00