Kalitate handiko bi ikuskizun urtarrileko programazioan

2023 / 01 / 17

Urtarrileko programazioak kalitate handiko bi ikuskizun berri dakarzkigu, lehenengoa publiko familiarrentzako eta  bigarrena helduentzako.

Igande honetan, urtarrilaren 22an, 17:00etan Zaldibar antzokian, Xabi Larrea zirku aktoreak Euskal Herriko hainbat herritan arrakasta handia lortzen ari den “Pin Pang” ikuskizuna aurkeztuko digu.

Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruz hitz egiten digula eta kolapsorako bidean goazela esaten duena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.

Xabi Larreak pin pong-eko piloten manipulazio-teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten ditu.

Sarrerak 3 eurotan daude salgai kiroldegian eta www.bibe.me plataforman

Urtarrilaren 29an, igandea, 19:00etan, Zaldibar antzokian, Jaime Figueroa komiko, mago eta bentrilokuoaren “Hablar entre dientes” ikuskizunarekin gozatu ahal izango dugu.

Jaime Figueroa, Espainako eta nazioarteko hainbat sari jaso dituena bera, gaur egun Magia Komikoko Txapeldun Nazionala da, eta ia denetarik da ikuskizunaren munduan: magoa, bentrilokuoa, pailazoa, titiriteroa, film laburren zuzendaria, aktorea eta beste hainbat gauza. Horietan guztietan bere umore pertsonala erakusten du, beraz, herrialdeko artista zentzugabeenetakotzat hartzen da.

Sarrerak salgai daude kiroldegian eta www.bibe.me plataforman, 5 eurotan.