Martxan da ikasturte honetarako kirol eskaintza
2018 / 09 / 07Martxan da 2018-19 ikastarorako kirol eskaintza (pdf), eta aurten ere asko izango dira udal kiroldegian egin ahal izango diren jarduerak.
Izena eman baino lehen jarduerak ezagutu eta probatu ahal izateko, ate irekiko egunak izango dira irailaren 10, 11 eta 12an, hau da, datorren asteko astelehen, astearte eta asteazkenean.
Egun horietan doan, eta aurrez izenik eman gabe, parte hartu ahal izango da multifiness, pilates, zumba, gazte-zumba, hipopilates eta beste hainbat jardueretan.
Hau da ate irekiko egun horietako jardueren ordutegia (pdf)
Jarduera gehienak irailaren 17an hasiko dira, igeriketa ikastaroak izan ezik, horiek urrian hasiko baitira.
Ondoren duzue ikasturte honetarako kirol eskaintzaren egutegia eta ordutegia.
Lehorreko ekintzak Uretako ekintzak
Prezioak (pdf)
Aurten, bi ikastaro edo gehiago eginez gero (bat gutxienez bi egunekoa izan behar da), horietatik merkeena erdi prezioan (%50) izango da.
Plaza gordetzeko beharrezkoa da izen-emate orria behar bezala bete eta kiroldegian aurkeztea. Korreo elektronikoz ere bidali daiteke (kiroldegia@eskoriatza.eus). Izen emate orria (pdf)
Informazio gehiago: Manuel Muñoz kiroldegia