San Blas opilen tradizioa
2023 / 02 / 02San Blas eguna da bihar, otsailak 3, eta neguari lotutako ospakizun tradizionalen asteari hasiera ematen zaio. Laster izango dira Santa Ageda eta baita inauteriak ere. Horiei lotuta, gure herriko etxeak goxotu dituzten San Blas opilak egin izan dira eta baita torradak ere.
Gaur San Blas opilak modu errazean egiteko errezeta jarri dugu, bakoitzak bere etxean egiteko aukera izan dezan.
San Blas opilen tradizioa, antza denez, Eibarren hasi zen eta handik Gipuzkoa osora zabaldu zen poliki poliki, gozoki gozo hori gure etxe, okindegi edo gozotegi guztietan aurkitu arte.
Hona hemen bi errezeta, biak bi eskoriatzarrek eginak, bata bideoan eta bestea idatzita.