Tortolis ludoteka asteazkenean zabalduko da eta hiru egunez ate irekiak egingo ditu

2023 / 09 / 25

Tortolis ludotekak, irailaren 27an zabalduko ditu ateak ikasturte berriari hasiera emateko.

Ludoteka zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da, non jolasaren bitartez, ikastetxe bietako ikasleen arteko harremanak bultzatu, euskaraz eta euskarazko jostailuekin jolastu, haurrentzat interesgarriak diren proiektuak sortu eta parte hartzea sustatu, edota neska eta mutilen arteko berdintasun baloreak bultzatzen saiatzen den espazioa da, eta hori guztia 2 hezitzaileen laguntzarekin.

Ate irekiak

Irailaren 27tik 29ra bitartean ate irekiak antolatu dira nahi duten haur eta guraso guztiek ludoteka ezagutu dezaten. Hona hemen ate irekien programazioa:

  • Irailaren 27an Hhkoen txanda: espazioa ezagutzeaz gain,nahi duenak paperezko hegazkinak egiteko aukera izango du.
  • Irailaren 28an LHko ikasleei zuzendutako egunean, bertaratzen direnak ludotekan jolasteaz gain, paperezko lora sortak egiteko aukera izango dute.
  • Irailaren 29an LH3-LH6ko haurrei zuzendutako txandan. galdera jokoan aritzeko aukera izango dute.

Ate irekien ordutegia arratsaldeko 17:00tik 19:00etara izango da.

IKASTURTE HASIERA: urriaren 2an itzuliko da ohiko funtzionamendura eta orduan zabalduko da bazkidetza kanpaina. Hona hemen informazio zehatza:

Urtero bezala bi txanda eskainiko dira:

1.- Astelehenetik ostegunera:

  • HH: 16:45-18:00
  • LH: 18:00-19:15

2.- Ostiraletan ekintza bereziak LH4tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 16:45tik 19:15ak arte.

Ludoteka zerbitzuaren bazkidetza urteko kuota: 34€ (urritik-ekainera)