2013ko indusketak

Azken kanpainan, hau da, egungoan, harresiaren leku berean aritu gara.

Erdi Aroko zoru bat aurkitu genuen, 2009an aurkitutakoaren antzekoa, eta zati bat bere horretan gorde da. Horrekin batera, erreten bat ere aurkitu dugu zoru horren azpian; zorua baino zaharragoa, beraz. Uraskaren ondoko lekuren batetik beste norabait ura eramateko balio zezakeen edo, beharbada, urak husteko bide bezala. Zoritxarrez zati batek bakarrik iraun du gaur egunera arte. Ignacio Barandiaranek ere, 60ko hamarkadan, erreten bat aurkitu zuen, eta beraz, erreten sare txiki bat egon zitekeen ura kanporatzeko edo etxebizitzen ingurura eramateko.

Erdi Aroko zoru horien azpian erromatar garaiko zeramikak eta aztarna interesgarri batzuk agertu dira, eta antzeko mailan, Burdin garaiko aztarnak: labe guneak, zutabe zuloak eta zenbait apaingarri, horien artean, azpimarratzekoa, La Tène kulturako brotxe bat. Interesgarria, dudarik gabe, Axtrokiko ontzietatik urruti egon ez daitekeen testuingurura eraman diezagukeelako.

Kanpaina berean ermitaren teilatua aldatu zen eta ermita zaharberritzeko lanak egiteko auzolana antolatu zen: margotu, garbitu, kanpoko hormetatik zementua kendu, ermitarako bideak konpondu…

Azken asteetan azken kanpainetan aurkitutako harresiak sendotu eta bisitentzako guneak egokitu ziren.

Indusketak1Indusketak2

Indusketak3