Galdera Ohikoenak

Kiroldegia: bazkide izateko zer egin? Nola utzi bazkide izateari?

BAZKIDE MODUAN ALTA EMATEKO:
Inoiz ez bazara bazkide izan, honako hauek beharko dituzu:

  • Eskaera betetzea, kiroldegian daude orriak, baita www.eskoriatza.eus webgunean ere. Betetakoan kiroldegian entregatu edo kiroldegia@eskoriatza.eus helbide elektronikora bidali.
  • Argazki bat.
  • NANaren fotokopia.
  • Kuotan hobariren bat egiteko onuradun izanez gero (ikaslea, familia ugaria, Gizarte Larrialdiak, langabetua…), hori egiaztatzeko agiriak.

Noizbait bazkide izan bazara:

  • Kiroldegira joan behar duzu, datuak eguneratzera.
  • Kuotan hobariren bat egiteko onuradun izanez gero (ikaslea, familia ugaria, GLL, langabetua…), hori egiaztatzeko agiriak.

Bi modutara ordaindu daiteke:

  1. Ordainketa helbideratuta. Horretarako zure kontu korronteko 20 zenbakiak behar dira.
  2. Transferentzia eginda kontu honetara: ES02 3035 0044 89 0440900047. Kasu honetan, dirua sartu izanaren ordainagiria entregatu beharko da bazkideari alta emateko.

BAZKIDE IZATEARI UZTEKO:
Bazkide bazara eta bazkidetza hori eten nahi baduzu, kiroldegian jakinarazi beharko duzu eta baja agiria bete.

Informazio gehiago: kirolak@eskoriatza.eus edo 943 71 53 28