Telebanaketa sarean hiru eremu ezberdin daude, eta ondorioz, hiru ardura maila.
- Telebistaren seinalea hartzen den tokitik hasi eta eskapeko anplifikadorerainoko tartea udalaren jabetzakoa da (anplifikadorea bera ez). Tarte horretan sortutako arazoa konpontzea Udalaren ardura da.
- Anplifikadoretik hasi (anplifikadorea barne) eta etxe barrurainoko tartea etxejabeen komunitatearen ardura da. Beraz, tarte horretan sortutako arazoa konpontzea ere bai.
- Etxebizitza bakoitzaren barruko banaketa etxebizitzaren jabearen ardura da, baita tarte horretan sortutako matxurak konpontzeko ardura ere.
Zer egin telebista ikusten ez bada?
1. Etxebizitza bateko kontua bakarrik bada:
- Kate bat bera ere ikusten ez bada, kableak eta telebistako konexioak ondo daudela begiratu.
- Kate batzuk bakarrik ikusten badira, telebista kateak berriz bilatzen saiatu.
- Arazoak jarraitzen badu: telebistako zerbitzu teknikoari deitu (ez da sarearen arazoa).
2. Etxebizitza bat baino gehiagotan edo eskape osoan ikusten ez bada:
- Kate bat bera ere ikusten ez bada, edo kate batzuk ikusten ez badira, eskapean argindarrik dagoen begiratu (anplifikadoreak eskapeko argindarra hartzen du).
- Eskapean argia egonez gero eta arazoak jarraitzen badu: eskapeko arduradunak matxuraren berri eman beharko du udaletxekoH@ZI zerbitzuan 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.
3. Eskape askotan ikusten ez bada:
- Aberia orokorra da, beraz, kaltetutako edozein eskapetako arduradunak matxuraren berri eman beharko du H@ZI zerbitzuan edo 943 71 44 07 telefonoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30.