Adikzioak tratatzeko diru laguntzak (2022)

Deskribapena:

Diru laguntzak, adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei, lehentasuna emanez EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko izango dira.

Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hauek hartuko dira kontuan: gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua eta garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua.

Saila: Gizarte zerbitzuak
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 4000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK euskaraz (PDF)

BASES en castellano (PDF)

GAO – Deialdia – 2022/06/10  (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/12/31
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera inprimakia. Bertan, honako hauek jasotzen dira:

  • Berariazko baimena zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko (baimenik ematen ez bada, horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira).
  • Zinpeko aitorpena, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako debeku-kausetako batean ere ez dagoela adierazten duena.
  • Beste erakunde batean kontzeptu horrengatik diru-laguntza eskatu izanari buruzko zinpeko aitorpena.

2.-Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiria (eskatzailea, ezkontidea eta euren kargura dauden seme-alabak).
  • Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, non adieraziko den tratamenduan gutxienik 2 hilabetez aritu izana.