Herriguneko auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntza (2023)

Deskribapena:

Deialdi honen xedea da ekitaldi bakoitzean Eskoriatzako herriguneko auzoetan jaietako programak garatzeak eta egiteak eragindako defizit ekonomikoa arintzeko dirulaguntzak eskuratu eta emateko baldintzak arautzea.

Saila: Kultura
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 9000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAKeta DEIALDIAGAO 2023/04/05

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/05/04
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, eskaera eratutako elkarte baten izenean eginez gero, online esteka bitartez egin beharko da.

Eskaera presentziala, norbanakoek egindako eskaeren kasuan bakarrik onartuko da.

H@ZI – Udaletxea 

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko dira honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da):

  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2.- Elkarteek elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak.

3.- Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena. Bertan, beharrezko izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea behar bezala zenbakituta eta hemen ezarritako hurrenkeran:

  • Jai programaren deskribapena.
  • Jarduera egingo den data zehatzak eta jardueraren iraupena.
  • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
  • Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa (gehienez ere jardueraren kostu errealaren % 80a). Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, gutxienez % 20a izan beharko dena.