Energia gastua finantzatzeko dirulaguntzak (2022-2023)
Deskribapena: | Deialdi honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzeko dirulaguntzak ematea. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: elektrizitatea, gasa edo beste erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak ere horiek berokuntza barne-hartzen dutenean. Diruz lagunduko diren gastuak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartekoak izango dira. |
---|---|
Saila: | Gizarte zerbitzuak |
Egoera: | Epez kanpo |
Izendatutako kreditoa: | 10000 € |
Araudi aplikagarriak: | Oinarriak – elebitan (PDF) Deialdia eta oinarriak – GAO 2022/10/11 (PDF) |
Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2022/10/31 |
Tramitazio presentziala: | H@ZI – udaletxea
Informazio gehiago
|
Tramitazioa online: | Herritarren Ataria |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
Eskatutako dokumentazioren bat dagoeneko Udalean entregatu bada beste eskaera bat tramitatzeko eta Gizarte Zerbitzuetako sailaren esku badago, nahikoa izango da hori alegatzea, eta eskatzaileen espediente pertsonaletan dauden datuen arabera baloratuko dira eskatutako baldintzak. |