Negozioen sustapena: Errotulak euskaraz eta irudi korporatiboaren hobekuntza (2023)

Deskribapena:

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.1. Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 1500 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2023/05/31)

OINARRIAK (pdf)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023/10/31
Tramitazio presentziala:

39/2015 Legearen 14.artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko betebeharra dute. Hori horrela, eskaera eratutako elkarte baten izenean eginez gero, online esteka bitartez egin beharko da.

Informazio gehiago

  • H@ZI – udaletxea: Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo dagokion kasuan, irudi korporatiborako hobetzeko dirulaguntza eskatu denean, sortutako materialaren (orrien, txartelen, poltsen…) ale bana.
  • Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).