Euskara eta kulturartekotasuna dirulaguntza (2025)
| Deskribapena: | Herriko ikastetxe batean Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden haurrek euskararen ezagutza areagotzeko eta haien gizarteratze soziokulturala errazteko laguntza da. |
|---|---|
| Saila: | Euskara |
| Egoera: | Eskaera epea zabalik |
| Izendatutako kreditoa: | 6000 € |
| Araudi aplikagarriak: | |
| Eskaerak aurkezteko azken eguna: | 2025/12/19 |
| Tramitazio presentziala: | H@ZI – udaletxea
Informazio gehiago
|
| Tramitazioa online: | Herritarren ataria |
| Aurkeztu beharreko dokumentazioa: |
Eskoriatzako Udalak zuzenean egiaztatuko ditu onuradunen betekizunak, datuen bitartekaritza-plataformak eta beste administrazio batzuek dituztenak erabilita. Era berean, zuzenean hartuko ditu balorazio-irizpideei buruzko datuak ere, eta horretarako harremanetan jarriko da adingabea matrikulatuta dagoen ikastetxearekin. Hala ere, eskatzaileak uko egin diezaioke egiaztapen horri. Kasu horretan, oinarri hauetan ezarritako baldintzak eta baremazio-irizpideak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, hurrenez hurren oinarri hauen 8. eta 10. artikuluetan zehazten direnak. |
