Euskara hutsezko errotuluak jartzeko diru laguntzak

Deskribapena:

Eskoriatzako pertsona fisikoek nahiz juridikoek eskatu ahal izango dituzte euskara hutsezko errotuluak jartzeagatiko diru laguntzak. Diru laguntza eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Errotulua jartzeko baimena izatea.
  • Errotulua euskara hutsean egotea.
  • Errotuluan jardueraren izena agertzea (hau da, taberna, jatetxea,…).
  • Testua zuzen idatzita egotea.
Saila: Euskara
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Euskara zerbitzua
943 71 46 88
euskara@eskoriatza.net

Tramitazioa online: http://dos.cgssl.net/PortalV/5.52/SolicitudDetalle.aspx?id=EDIG
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera-orria behar bezala beteta.
  2. Jarriko den errotuluaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita badago, haren argazkia.
  3. Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).
Eranskinak:

Baldintzak:

  • Emango den diru laguntza errotuluaren kostu osoaren %30 artekoa izango da, gehienez 250 euroko mugapean.

Inprimakia:

Araudia: