Euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko diru laguntza (2022)

Deskribapena:

Euskara ikastaroa egin duten helduentzako dirulaguntzak. Laguntza hauek Leintz Udal Euskaltegian nahiz udal euskaltegitik kanpoko euskaltegi edo barnetegietan ikasi duten herritarrentzako dira.
Laguntzak bukatutako ikastaroa ordaintzeko emango dira, beti ere HABEko azterketarik gainditu ez dutenentzat.

Saila: Euskara
Egoera: Epez kanpo
Izendatutako kreditoa: 1000 €
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK ele bitan (PDF)

Deialdia –  GAO – 2022/06/08 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/11/30
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria (Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du).
  • Ikastaroan izandako asistentzia egiaztatzeko, euskaltegiak edo barnetegiak egindako agiria (Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du).