Euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak (2024)

Deskribapena:

Euskara ikastaroa egin duten helduentzako dirulaguntzak. Laguntza hauek Leintz Udal Euskaltegian nahiz udal euskaltegitik kanpoko euskaltegi edo barnetegietan ikasi duten herritarrentzako dira.
Laguntzak bukatutako ikastaroa ordaintzeko emango dira, beti ere HABEko azterketarik gainditu ez dutenentzat.

Saila: Euskara
Egoera: Eskaera epea zabalik
Araudi aplikagarriak:

OINARRIAK eta DEIALDIA (GAO – 2024/04/15)

OINARRIAK (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024/11/29
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago

Tramitazioa online: Herritarren ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria.. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  2. Matrikula ordaindu izanaren agiria. (Eskatzaileak baimena ematen badu, Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du.)
  3. Ikastaroan izandako asistentzia eta azpimaila gainditu izana egiaztatzeko euskaltegiak edo barnetegiak egindako agiria. (Eskatzaileak baimena ematen badu Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du.)